Albisteak

 
Enplegu arloak, Behargintzak, garbiketa ikastaroa abiatuko du otsailean. Langabezian dauden pertsonei zuzenduta egongo da formakuntza, garbiketa lanetan esperientzia edo aldez-aurretiko prestakuntza dutenei bereziki. Horren helburua izango da jakintzak eguneratzea garbiketa lanak modu eraginkorrean gauzatzeko eta oinarrizko teknika, produktu eta makinak erabiltzeko gaitasuna garatzea, lokalen garbiketa bermatze aldera. Ikastaroan parte hartzeko interesa duen edonork eskaera egin dezake Udal Bulegoetan (Zaharra, 2). Informazio gehiago eskatzeko deitu beharko da 945 38 30 03 telefonora (luz. 81)