Albisteak

 
Urriaren 2an, asteartea, hasiko da nagusientzako kirol saioen sail berria 'Mugi zaitez! ¡Muévete!' programaren barruan. Oreka, mugimendu zabaltasuna eta koordinazioa landuko dira, guztiak ere pertsona bakoitzaren egoerara moldatuak: gurpil-aulkia, mugikortasun urritasuna, etab. Saioak urriko, azaroko eta abenduko astearte guztietan izango dira 12:00etatik 13:00etara Erretiratuen Elkartean. Ekintza doakoa da eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea. Argibide gehiagorako jo Udaleko Gizarte eta Hezkuntza Esku Hartzeko Taldera (GHET) edo 945 38 30 03 telefonora deitu.