Albisteak

 
Foru Plazatik Alondegira mugitu dute Urduñako turismo bulegoa. Urrian zabaldu zituen egoitza berriak ateak. Bulegoak lehengoak baino espazio gehiago du, eta zerbitzu gehiago eskainiko ditu. Arduradunek helburu erronka ezberdinak jarri dizkiote zerbitzuari: promozio materiala hobeto sailkatzea, arreta zerbitzuaren kalitatea hobetzea, bisita gidatuen taldeei harrera egiteko lekua izatea... Horrez gain, erakusketak egiteko gune bat egokitu dute. Horretarako hiriko elkarte ezberdinetan jarriko dira harremanetan, haien jarduerak bertan ere islada izan dezaten. Basquetourrek markatutako ildo politikoari segika, turismo bulego berrian bertako produktuak ezagutu eta erosteko aukera eskainiko dute.