Albisteak

 
Urduñako Udalak multiabentura jarduera eta udalekuak eskainiko ditu aurten eskualdeko beste hainbat udalekin batera. Hiriko gazteentzat 5 plaza egongo dira. Izen emateak maiatzaren 27a baino lehen egin beharko dira Alondegian, alondegia@urduna.com helbidean edota 615 78 05 96 telefonoan.
1. txanda
• 2004. eta 2006. urteen artean jaiotakoentzat.
• Ekainaren 25etik 29ra
• 95€
• 1. mailako jarduerak: Espeleologia Iguaran leizean (Opakua, Araba) · Aguake Arroila (Antoñana, Araba) · Tirolina, Rappela, Eskalada (Oro, Araba) · Konkis Txikia – (Garaio, Araba) · Kayak eta Stand Up Paddle (Landa, Araba)
2. txanda
• 2001. eta 2003. urteen artean jaiotakoentzat.
• Uztailaren 2tik 6ra.
• 105€
• 2. mailako jarduerak: Espeleologia Lamiak leizean (Lekeitio, Bizkaia) · Zubi saltoa Atxazpin (Ondarroa, Bizkaia) · Saturio arroila (Elgoibar, Gipuzkoa) · Surf + Hondartza (Deba, Gipuzkoa) · Konkis Raid - Kayak, BigSup, Orienting... (Landa, Araba) · Gau bat Urbasako Kanpineko aterpean (Olazti, Nafarroa).

Argibide gehiago (PDF 4,41MB)