Albisteak

 
Berdintasun arloak egitarau zabala diseinatu du hainbat elkarteren laguntzarekin martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko. Loraldi Elkartearen eskutik Alondegian margolan erakusketa ikusgai egongo da 9ra arte. Taldeak ere bazkaria antolatu du 8rako. 9an Udaletxean omenaldia egingo diote Tránsito López Álvarezari 18:00etan eta 10ean, larunbatean, kontzentrazioa izango da. Ondoren Erauntsi Dantza Taldeak dantzaplaza egingo du.
Egitarauan ere "Figuras ocultas" filmaren emanaldia egongo da 25ean eta María Belén Andrés Sánchez laudioarraren "Lo que mi alma ya sabía" liburuaren aurkezpena, 15ean.