Albisteak

 

Mugi zaitez! ¡Muévete! aisialdi eta zahartze aktiboaren aldeko udal programak 2018-2019 ikasturtea bukatuko du ekainean. Datorren hilaren 25ean irteera egingo dute Zumaia eta Zarautzera egitaraua ixteko udazkenera arte. Egun horretan Zumaiako baliabide naturalen interpretaziorako zentroa bisitatuko dute eta ondoren Zarautzera bertaratuko dira, jaietaz gozatzeko. Bidalia 8:00etan hasiko da suhiltzaileen bus geltokitik. Parte-hartzaileak 20:00etan irtengo dira Zarautzetik itzultzeko.

Parte hartzeko interesa dutenek izena emateko aukera izango dute ekainaren 11an eta 12an Alondegian, 10:30etik 11:30era eta 17:00etatik 19:00ak arte. Parte hartu ahal izango dute Urduñan erroldatuta daugen 60 urtetik gorakoek. 10€ ordaindu beharko dira. Informazio gehiago jasotzeko aukera dago Gizarte Politiken Arloan edo 945 38 30 03 luz. 55 (EISECO) deituta.  

Kartela (PDF; 1,35MB)