Albisteak

 

Idoia Aginakok, Urduñako alkateak gobernu taldearen izenean liburutegian, Jubilatuen Etxean eta frontoiko tabernan izandako aldaketen helburua udal baliabideak hobetzea dela azaldu du, aurreko lege-agintaldietan EAJk gidatutako udal gobernuak uztitako milioi askotako zorra arintzearekin batera. Zentzu horretan, lehen zinegotziak azpimarratu du 4 urtetan egindako lanari esker gaur egun zorra erdira murriztu dela.

Liburutegiaren aldi baterako itxiera

Udal liburutegiaren zerbitzua udan zehar etenda egongo da, hurrengo ikasturtean kokapena aldatu eta eskaintza areagotzeko, besteak beste, ikasteko gela bat txertatuz. Orain arte Kultur Etxean egon da kokatua liburutegia, eta urtero 71.445,21 euroko gastua suposatu du mantenuak. Haatik, neurri honen bidez, udalak zorra murrizteko baliabideak eraginkortzea izango du helburu.

Udal frontoia

Bestalde, Udalak duela hilabete batzuk argitaratu zuen frontoiko taberna kudeatzeko lizitazioa, esleitua geratu zena. Alabaina, Eusko Jaurlaritzako lege berriak frontoietan alkohola saltzea debekatu du, eta horrek kudeaketa aldetik irabaziak izatea zaildu du, zerbitzua eskaintzeko esleipena onartu uzten pertsonek negozioa ixtea erabaki dutelarik. Aginakok adierazi duenez, arazoa ez da udalarena: “Eusko Jaurlaritza da legea aplikatzeko modu egoki bat bilatu behar duena mota honetako eskaintzak erakargarriak izan daitezen eta saltokiak ohiko jarduera errekupera dezan”.

Jubilatuen Etxea

Jubilatuen Etxeko kontratuaren amaieraren aurrean, orain arteko kudeatzaileak jarduerarekin ez jarraitzea erabaki du arrazoi pertsonalak direla-eta. Alkateak Jubilatuen Etxeak “kudeaketa azkarra” eskatzen duela azpimarratu du, “ezin da aste batzuetan itxi, gure edadetuek zerbitzua behar dute”. Horregatik, dagokion Arlotik lizitazioa irabazi zuen pertsonarekin akordioa lortu da “ahalik eta lasterren” zerbitzua abiatzeko. Horretarako, ordea, beharrezkoak ziren mantenu lanak egin dira, espazioa margotzea kasu. Ondorioz, bi egunez itxita egon da gunea.

Ildo beretik, udalaren eta gobernu taldearen nahia urduñarren beharretara egokitutako hiri bat eraikitzen jarraitzea dela nabarmendu du, eta hori lortzeko lanena jarraituko dutela.