Albisteak

 
Dagoeneko abian dagoen komunikazio eta parte-hartze baliabide berria erabiltzen ikasteko doaneko saioa egongo da martxoaren 14an, 18:30ean Alondegian. Mugikorreko aplikazio horren bitartez, Urduñako herritarrek aukera izango dute informazioa, albisteak, abisuak edota agenda deialdiak kontsultatzeko. Kirol edo kultur taldeek haien jarduera edo ekintzak iragartzeko baliatu dezakete. Aurrerago ostalari eta saltokiei zuzendutako saioa egongo da.