Albisteak

 

Otxomaio jaiek badute txupineroa: Maria Barbero motoziklista. Pregoilaria, aldiz, Olaran  izendatu dute, txokoen elkartea. Pasa den astean egin zen Jai Batzordean hartu zuten erabakia, Urduñako kirol eta kultur taldeen proposamenak jaso eta aztertu ondoren.

Kartel lehiaketako irabazleak

Jaiak iragarriko dituen kartela zein izango den ere erabaki dute. Ruben Lucas Garcíak aurkeztutako lana izan da garailea. Horrez gain, haurren kategoriako garaileak ere ebatzi dira. 9-12 urtekoen artean Nerea Martínez eta Kepa Álava izan dira irabazleak, hurrenez hurren. 12-14 urtekoen artean, berriz, Eneko Álava eta Xabier García izan dira egilerik onenak.Lehiaketan parte hartu duten lan guztiak Alondegiko erakusketa gelan daude ikusgai.

Argazki bilduma