Albisteak

 
Apirilaren 28an 11:30ean egingo du Bizkaiko Fekoor federazioak manifestazioa Foru Plazan. Leloa "Renfe irisgarritasuna orain. Renfe accesibilidad ya" izango da. Ekimena Maria Luisa Goikoetxea urduñarrak duela hilabete batzuk abiatutako eskaera du oinarri. Feekorrek doako autobusak antolatuko ditu Bilbotik hitzordura bertaratzeko. Nola Maria Luisa Goikoetxeak hala Urduñako udalak ekimenarekin bat egin dute, eta deialdira batzeko deia luzatu diete herritarrei, Renfek lehenbailehen konpon dezan tren zerbitzuetan duen irisgarritasun arazoa.