Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldien 18. edizioa antolatuko du aurten "Ondarea, emakumeen emaria" lemapean. Egitarauak emakumeek Bizkaiaren eraikuntza kulturalean duten zeregina aztertzea izango du helburu. Urduñan ere hainbat hitzordu izango dira, lau hain zuzen ere. Horietako batzuen antolakuntzan ADRAtan elkarteak ere parte hartu du.
Informazio gehiago jasotzeko Turismo Bulegora jo beharko da, 945 38 43 84 telefonora deitu edo turismo@urduna.com helbidera idatzi. Azpimarratzekoa da hainbat ekintzetan beharrezkoa izango dela aurrez izena ematea plaza mugatuak daudelako.
• Hitzaldia: "Un txakoli con nombre de mujer: Luzía de Ripa",  Florencio Arza Aldayren eskutik.
Urriak 13, 11:30etik 14:00era Alondegian

• Argazki erakusketa: "La mujer del siglo XX en Orduña", ADRAtanek antolatuta.
Urriaren 13tik 28ra Alondegian.
• Hitzaldia: "¿Y tú qué hiciste? ¿Qué rompiste?", ADRAtanek antolatuta.
Urriaren 18an, 19:00etan Alondegian.

• Ibilbide gidatua: "La compañía de María: de Burdeos a Orduña". Garbiñe Erdocia Martiarena Mariaren Lagundiko moja eta  Nere Jone Intxaustegi Jauregi, Deustuko Unibertsitateko historialaria. 
Urriaren 20 eta 21ean 11:30etik 14:00era. Turismo Bulegoan izena ematea beharrezkoa izango da.


Egitaraua ikusi (PDF 5,57MB)