Albisteak

 
Mikel Deunako 80 auzokide baino gehiagok parte hartu zuten martxoaren 6an ospatu zen batzarrean. Bertan kaleko zoladura konpontzeko egindako obrak gaia landu zen. Udalak positiboki baloratu zuen hitzorduak izan zuen partehartzea.

Obra

Bilera horretan obra ondo burutu dela adierazi da, “dauden baliabide ekonomikoekin”. Hala ere, akats batzuk izan direla antzeman da. Hormigoia ez da modu egokian proiektatu eta hainbat hutsegite egon dira:
• Euri gogorraren ondorioz, urak gune batzuetan markak utzi ditu eta tinteak ez du beharrezkoa zen indarra hartu.
• Gune batzuetan rigola ez dago altuera berdinean kaleko alde batean zein bestean.
• Gaztetxearen aurrean putzu handi bat sortzen da.
• Kale Zaharraren bukaeran kaleak ez du lerro erregularrik jarraitzen.
Egoki burutu ez diren horiek ahalik eta lasterren konpontze aldera, auzoko kale batzuk moztuko dira berriro ere baina zatika.

Piboteak

Halaber, Udalak azaldu zuen espaloietan instalatu diren piboteak disuario-neurriak direla abiadura handian igarotzen diren autoen kontra. Modu horretan ere, auzokoen “segurtasunaren aldeko apustua” dira. Udalak, hala ere, zabalerak aztertuko ditu larrialdi ibilgailuek, suhiltzaileen kamioiak edota anbulantziak, sartzeko arazorik ez dituztela ziurtatzeko. Arazorik egongo balitz, pibotea kenduko litzateke.

Trafikoa
 
Segurtasun arazoengatik egon diren kexen ondorioz, Udalak azaldu zuen “arazoa antzeman da eta konponbide orokor bat eman behar zaio eta ez kalez-kaleko ebazpen puntualak”. Gaur egun Udala lanean ari da “irtenbide integral bat bilatzeko, izan ere, alde zahar osoko eskaera bat da”. Auzokide batzuek kaleak itxiera sistema finkoen alde egin zuten, sistema irakurleak dituzten pibote edo totemen bitartez. Udalak ziurtatu zuen “aukera aztertzen ari da, duen kostu ekonomiko altuagatik”. Alde Zahar osoan egin beharko litzateke hori eta 100.000 euroko kostea izango luke, obra zibilaz gain.

Auzokoen txartelak

Halaber, saioan azalpenak eman ziren sarbideak ahalbidetuko duten auzokoen txartelen inguruan. Identifikazio horiek ere auzokoen familia kideek izango dituzte, jarduera horretan parte hartuko duten kalera sartzeko beharra ere izan dezaketelako. Nahiz eta Urduñan ez dauden alde zaharrean kokatuta dauden lonjetarako pasabide ofizialik, horiek ere haien txartel berezia izango dute.

Aurrera begirako ekintzak

Bileraren bukaeran aurrera begirako ekintzak zehaztu ziren:
• Aldaketak bide-seinaletan:
• Parkingaren irteeraren aurrean eta eskuman betebeharren seinaleak.
• Mikel Deuna plazan Getxa seinalea.
• Gaztetxean “Baimenduak soilik, karga eta deskarga” seinalea.
• Larrialdi egoeretan pasabidea ziurtatu.
• Gutun eta txartelen bidalketa.
• Beira edukiontziaren lekualdaketa aztertzea