Albisteak

 
 Ikusi eta deskargatu egitarau osoa (PDF 6,36MB) 

Maiatzaren 5an hasiko dira 2017ko Otxomaio jaiak eta Urduñako kaleetatik jai giroa 14ra arte mantenduko da. Egun horietan zehar 70 ekintza baino gehiagoko egitaraua martxan jarriko du Udalak hiritarrek zein kanpotarrek goza dezaten.
María Luisa Goikoetxea, txupinera
2017ko Otxomaio jaietako txupinera eta pregoilaria María Luisa Goikoetxea izango da, Urduñako Jai Batzordeak erabaki duenez. Urduñar honek urtebete baino gehiago darama RENFEren trenetako eta geltokiko irisgarritasun eza salatzen. Urte hauetan zehar, 121.000 lagunek bere eskaerarekin bat egitea lortu du, izan ere sinadura bilketa abiarazi zuen, RENFEri pausoak eman zitzan eskatzeko. Horrez gain, 500 herritarretik gora batu ziren Urduñan deitu zuen manifestazioan. Iragan udaberrian, hegazkin ultrarin bat baliatuta egin zuen protesta, borondatea dagoen tokian mugarik ez dagoela azpimarratzeko. Bestalde, bere odisea pertsonalaren nondik norakoak jaso ditu Goikoetxeak “Recuerda que venimos del infierno” liburuan.
Jaiek, gainera, Rubén Lucas García diseinatzaile murtziarraren obra izango dute kartelean, aurten hirugarrenez.
Las fiestas, además, tendrán como cartel anunciador una obra del diseñador murciano Rubén Lucas García, que repite el triunfo por tercer año consecutivo.