Albisteak

 
Urtero bezala, Urduñako Amigos del Caballo elkarteko kideek Hiru Errege Magoen harrera prestatzen hasi dira dagoeneko, izan ere, ohikoa den bezala, urtarrilaren 5ean iritsiko dira hirira berorien maiestateak opari ugarirekin.
Egun horretan 18:00etan irtengo dira Antiguako Pasealekutik, Mariaren Lagundiaren ikastetxe aurretik. Hala ere, azpimarratzekoa da lehenago eskariak jasotzen dituzten gutunak emateko aukera izango dituztela urduñar guztiek urtarrilaren 4an, ostiralean. Arratsalde horretan, 18:00etatik aurrera, Hiru Errege Magoen postarietako bat hiria bisitatuko du eta Foru plazan egongo da haur zein nagusien desirak entzuten.
Urte hasierako egunetan haurrek haien aisialdi eta oporraldiaz gozatzeko aukera ugari izango dituzte horietaz gain. Urtarrilaren 2tik 4ra, adibidez, jolas parke erraldoia instalatuko dute frontoian, ohi bezala. Egun horietan gunea zabalik egongo da goizeko 11:30etatik 14:00ak arte eta 16:30etik 20:00ak arte. Sarrera doanekoa izango da.