Albisteak

 
Urduña motorrak berotzen hasi da Urdufolk jaialdia ospatzeko irailaren 1 eta 2an, hiriko Foru plazan. Halaber, egun horietan folk taldeen nazioarteko txapelketa egingo dute, orokorrean folk musika lantzen duten era orotako musika taldeei zabalik egongo dena.
Lehiaketan izena emateko epea zabalik dago datorren uztailaren 31ra arte. Talde irabazleak 1.000 euroko saria izango du eta finalistek 500 eurokoa. Txapelketako oinarriak www.urdufolk.com webgunean daude eskuragarri, non izen emateak ere egin daitezkeen.