Albisteak

 
Urduñako Turismo bulegoak 339 bisita jaso ditu Aste Santuan. Turista horien %54a EAEtik iritsi dira, %44a beste autonomia erkidegoetatik eta gainerako %2a atzerritarrak izan dira. Aurten bisitari bizkaitarren kopuruak behera egin du baina Estatu mailako Turistenak gora egin du nabarmen. Atzerriko bisiten artean nabarmentzekoa da aurten Eslovakiatik, Finlandiatik eta Txekiar Errepublikatik etorri direla bisitariak Urduñara.