Albisteak

 

Udako igerilekuetako denboraldia ekainaren 17an hasiko da eta irailaren 10era arte luzatuko da. Ekainean eta irailean igerilekuak zabalik egongo dira 12:00etatik 20:00era astegunetan eta asteburuetan 11:00etatik 20:00etara. Uztailean eta abuztuan, berriz, egunero 11:00etatik 20:30etara egongo dira zabalik.

Bibliopiszina

Aurten ere 'Bibliopiszina' ekimena antolatuko dute Arbietoko igerilekuetan uztailaren 3tik 28ra. Horretarako propio atondutako etxolan egunkariak, aldizkariak, jolasak eta liburuak egongo dira eskuragai, maileguan hartzeko. Horretaz gain, haurren irakurzaletasuna bultzatzeko hainbat ekintza egingo dituzte. Zerbitzua zabalik egongo da arratsaldez, 15:30etik 19:30era. 


SARRERAK

• Lanegunetan

- 5 eta 13 urte tartekoak........................................................................................2,00€
- 14 eta 17 urte tartekoak......................................................................................3,00€
- 18 eta 65 urtetartekoak ......................................................................................4,00€

• Larunbata eta jai egunetan

- 5 eta 13 urte tartekoak.......................................................................................3,30€
- 14 eta 17 urte tartekoak.....................................................................................4,50€
- 18 eta 65 urte tartekoak ....................................................................................5,70€

ABONUAK

• Erroldatuak
- 5 eta 13 urte tartekoak........................................................................................4,40€
- 14 eta 17 urte tartekoak...................................................................................10,25€
- 18 eta 65 urte tartekoak ..................................................................................17,65€
- Familiarra (seme-alaba guztiak 13 urte arte).................................................24,80€

• Ez erroldatuak

- 5 eta 13 urte tartekoak......................................................................................15,00€
- 14 eta 17 urte tartekoak...................................................................................25,00€
- 18 eta 65 urte tartekoak ..................................................................................45,00€
- Familiarra (seme-alaba guztiak 13 urte arte).................................................60,00€