Albisteak

 
Larruazabaleko Batzarrak 500 urte beteko ditu udaberrian, 1516ko maiatzaren 4an onartu baitzen berau arautzen duen testu juridikoa. Hori dela-eta, lan talde bat osatu dute udalarekin, maiatzean zehar hiru ekitaldi egiteko: jardunaldi historikoak, liburuaren argitalpena zein aurkezpena eta batzarrak egiten ziren tokian, Larruazabalen, Gernikako zuhaitzaren kimu baten landaketa.