Albisteak

 
Aurtengo Otxomaio jaietan ere, Urduñako Berdintasun Arloak Beldur Barik gunea jarriko du Foru Plazan. Hitzordua maiatzaren 4an izango da, 20:30etatik 23:30etara.
Gunearen helburua herritarrak indarkeria sexistaren gaiaz kontzientziatzea da. Horretarako, aurre egiteko bitarteko ezberdinei buruzko informazioa eta autodefentsa feminista aplikatzeko aholkularitza eskainiko da. Izan ere, emakumeek gaiaren inguruan duten iritzia, kezka eta interesa jasotzeko aukera ere erraztuko da. Hala, Gunean panel informatiboak, eskuorriak, arbela, txapa makina, pegatinak eta bestelako materiala izango ditugu eta bi mezu nagusituko dira: alde batetik, emakumeei autodefentsa feministarako deia eta bestetik ligoteo osasuntsurako, jendearen arteko harreman onerako beharrezkoak diren balioen lanketa.
Beldur Barik gunea Aiaraldeko udalerri guztietan izan dela jaietan, eraso sexisten kontrako kanpaina bateratua gauzatzen ari baitira eskualdeko udaletako Berdintasun Arloek.
Bestetik, azpimarratzekoa da aurtengo jaietan ere 'Berdintasun Photocalla' egingo dela. Txupinazo aurretik hasiko da, maiatzaren 3an, 19:30etan eta 21:30ak arte ibiliko da hiriko kaleetan barrena nahi duenak berdintasunaren alde eta eraso matxisten kontrako argazkia atera dezan.