Albisteak

 
Migrazioa eta Ondare kulturala jorratuko dute aurten Europako Ondare Jardunaldiek. Iaz 10.200 lagunek parte hartu zuten Bizkaiko 67 herritan antolatutako jardueretan. Aurtengo edizioan komunitateak izango dituzte ardatz, pertsonek ondarearen transmisioan egindako lana nabarmenduz. Urduñan ere programazio berezia prestatuko da. Horretarako, Sustapen Ekonomikoaren arloak diru partida bat bideratuko du turismo bulegotik planteatuko diren ekitaldietara.