Albisteak

 
Urduñako Udalak udalekua antolatu du Tertangan aurtengo udarako ere Lehen Hezkuntzako haurrek parte hartu dezaten. Bi txandatan banatuko da. Lehenengoa ekainaren 24tik 27ra garatuko da eta 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat izango da. Bigarrena, 27tik 30era, 1., 2. eta 3. mailakoentzat. Ekintza horren helburua da opor garaian ere euskarazko aisialdiaz goza dezaten eta euskararen erabilera sustatzea.

Txanda bakoitzean 27 plaza izango dira guztira. Urduñan erroldatutako umeek lehentasuna izango dute. Plaza eskabideak gaindituz gero, lehentasun irizpideak aplikatu ondoren eta, beharrezkoa balitz, eskatzaileen artean zozketa egingo da behin betiko zerrendak osatzeko. Udalekuak gauzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da gutxienez 23 haur inskribatzea.

Izena emateko epea ekainaren 3tik 6ra artean egongo da zabalik Alondegian. Ordainketa ekainaren 7tik 13ra bitartean egin beharko dute familiek. Plaza baieztatu arte, ez da ordainketa egin beharko. Urduñan erroldatutakoek 50€ ordaindu beharko dituzte. Neba-arreben kasuan 40€ izango dira ume bakoitzeko. Urduñan erroldatuta ez daudenek 80€ ordaindu beharko dituzte eta neba-arreben kasuan 70€ haur bakoitzeko.

Horretarako bete beharreko orriak hemen deskargatu daitezke edo Alondegian eskatu. Behin horiek denak bete direnean, gizarte etxean aurkeztu beharko dira, osasun txartelaren fotokopiarekin batera. Parte hartuko duten familiei zuzendutako bilera egingo da ekainaren 14an arratsaldeko 18:00ean Tertangako etxean, udalekua egingo den tokian. Informazio gehiago jasotzeko aukera dago 94 432 04 45 (Ainhoa) telefonora deituta.
 
Oinarriak (PDF; 2,22MB)

Eskabidea (PDF, 185KB)