Albisteak

 
Urduñako Jai Batzordeak Iñigo Hurtado Beobideren “Danak piloira!” obra hautatu du 2018ko Otxomaio jaietako kartela izateko. Azaldu duenez, “Otxomaioetako isla da: pertsonen, elkarteen eta taldeen arteko bilgunea. Horiek dira jaietako arima”. Lehiaketa irabazteagatik 500€ jasoko ditu.

Kartelen erakusketa apirilaren 6ra arte egongo da ikusgai Alondegian. Aurten helduen kategorian 5 obra aurkeztu dira. Kimuen kategorian 42 obra izan dira eta umeen arloan 13. Haurren kategorietan sarituak hauek izan dira:

Kimuak (4 urtetik 9 urtera)

- 1 → Arrate Montejo Berrio (6 urte) - 50€ eskola materialean
- 2 → Itsaso Álava (4 urte) - 40€ eskola materialean

Haurrak (10 urtetik 14 urtera)

- 1 → Eider Montejo Berrio (11 urte) - 60€ eskola materialean
- 2 → Eneko Álava (13 urte) - 40€ eskola materialean

Gazteak (15 urtetik 18 urtera)

Ez da lanik aurkeztu.