Albisteak

 
Nerbioi-Ibaizabaleko gazteriaren azterketa egin dute eskualdeko 10 udalek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin. 500 lagunek baino gehiagok eman dute iritzia on-lineko galdetegi baten bidez eta 100 gazte inguruk hartu dute parte 14 eztabaida-taldeetan. Horren bitartez gazte enplegu politikak garatu, sustatu eta ezarri nahi dira, herrien balideak partekatuz.

LANBIDEA → Ikasketa-aldiari eskainitako denbora handitu egin da azken urteetan; beraz, gazte ez-aktiboen garrantzia handitu egin da. Langabeziak egoera aktiboan dauden eskualdeko gazteen %26,60ri eragiten dio (1.700 gazte inguru). Eskualdeko gazteek aitortzen dute enplegura sartzeko zailtasunen aurrean erabiltzen duten estrategietako bat prestatzen jarraitzea dela (hizkuntzak, masterrak eta abar). Laneko egonkortasun-faltak sortzen duen ziurgabetasuna (norbere buruarengan bizitakoa edo etorkizunera begira antzematen dena) gazteen bizitzako arlo guztietara iristen da, batez ere emantzipaziora.

ATZERRIA → Eskualdeko gazteen %64k dio gustatuko litzaiokeela ikasketen zatiren bat atzerrian egitea edo laneko praktikak kanpoan egitea. Kanpora ateratzeko interesa handiagoa da gazteenen artean.Kanpoan ikastearekin edo lan egitearekin lotuta, honako hauek baloratzen dituzte: hizkuntza bat ikastea edo hobetzea errazten duela, CV akademikoa hobetzen duela, beste kultura bat eta askotariko pertsonak ezagutzeko aukera eskaintzen duela eta norbere autonomia eta independentzia sustatzen duela. Enplegua lortzeko zailtasunak izanez gero, lan bila atzerrira ateratzea edo urte sabatikoa izatea buruan dituzten esperientziak dira. Hala ere, kanpoan lan egiteak aberastu dezakeen arren, oro har, ez da bizi-proiektu gisa ikusten.

TEKNOLOGIA BERRIAK → Eskualdeko gazteen %51,4k mugikorrarekiko eta sare sozialekiko nolabaiteko mendekotasuna dutela dio. Natibo digital gisa definitzen dira. Sare sozialetatik baloratzen dutena da komunikazioa, jende askorekin harremanak izateko aukera, partekatu ahal izatea, eskura duen informazio kantitatea, interesatzen diren ekitaldiei buruz informatu ahal izatea eta interesatzen den informazioa aukeratu ahal izatea… Baina aitortzen dute mendekotasuna. Mendekotasun hori aspermen-uneekin lotzen da, whatsappeko mezuren bat baduten jakiteko beharrarekin eta erantzuteko beharrarekin eta abar. Sare sozialen inguruko kezka itxurakeriaren, kontrolaren eta aztarna digitalaren ingurukoa da.

OSASUNA → Janari azkarraren kontsumoa ohikoa da (batez ere asteburuetan eta lagunekin), eskualdeko hamar gaztetik seik inguruk aitortzen dute janari azkarra kontsumitzea gustatzen zaiela, baina elikadura osasungarriari buruzko informazio gehiago ere eskatzen dute. Institutuetan janari osasungarriari buruzko tailerrak emateko aukera proposatzen dute gazte batzuek, droga mendekotasunei edo sexualitateari buruzko tailerrekin egiten den bezala; horietan, dieta osasungarriak, elikadura orekatua eta abar azal liteke. Elikadura-nahasmenduei buruz ez ezik (anorexia, bulimia), elikagaiek osasunean duten eragina, errutina osasungarriak, elikagai ekologikoak eta abarren inguruko informazioa eskaintzea.

KULTURA → Gazteen %16,1 oso ados dago eta %47,4 nahi ados eskualdeak eskaintza kultural zabala duen iritziarekin (baliabideak, jarduerak…). Inguruko eskaintza kulturalaren balorazioa ez da txarra, baina ez da ohikoa izaten udalerrian antolatzen diren jardueretara joatea.

EMANTZIPAZIOA → 25 eta 29 urte arteko gazteen %27 dago emantzipatuta. Batez ere gizonek erakusten dute emantzipatzeko interes gutxien. Laneko ezegonkortasunak eta lan prekarioek emantzipazioa moteltzen dute. Familia koltxoi nagusia da eta gurasoekin harreman ona izateak arindu egiten du nahi ez diren baldintzetan etxea utzi behar izatea. Gainera, bizi-estiloak edo lortu nahi diren helburuek ere emantzipazio unea markatzen dute.

BOLUNTARIOTZA → Eskualdeko gazteen %17,3k borondatezko lankidetza egiten du erakunderen batean. Jarduera ugariagoa da nesken artean eta 20 urte edo gehiago dituztenen artean. Gazteek autokritika egiten dute eta aitortzen dute konpromiso sozial urria dagoela gazteen aldetik. Jabetzen dira gizarte-arazoez edo egoera ahuleko kolektiboez, baina ez inplikatzeko adina

ESKOLA-JAZARPENA → Gazteek uste dute eskola-inguruneak eskola-jazarpenen kasuak berezkoak dituela (eskualdeko gazteen %31,5ek uste du eskola-jazarpena dagoela inguruan). Internet eskola-testuinguruaren luzapena bihurtzen da, sarearen anonimotasunak eta haurtzarotik sare sozialetako gehiegizko esposizioak lagunduta.