Albisteak

 
Urduñako Udalak Udan Euskaraz udaleku irekiak antolatu ditu eta ekainaren 10etik 14 bitartean egongo da horretan izena emateko aukera. Ohikoa denez, parte hartzeko aukera izango dute Haur Hezkuntzako 2. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrek, hau da, 2007 eta 2015 urteren artean jaiotakoek.

Aisialdi ekintza uztailaren 1etik 30era bitartean luzatuko da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00ak arte. Goiztiarrentzat ere zerbitzua egongo da. Uztailaren 25ean ez da saiorik egongo jai eguna delako. Urduñan erroldatuta dauden umeek 50€ ordaindu beharko dituzte parte hartzeko eta ez daudenek 70€. 2. haurretik aurrera 20€ gutxiago ordaindu beharko dira bi kasuetan.

Izen emateak Alondegian egin beharko dira 10ean, 12an eta 14an 11:00etatik 13:00ak arte eta 11an eta 13an 18:00etatik 20:00ak arte. Ondoren informazio bilera egingo dute familiekin ekainaren 25ean 18:00etan Herri Eskolan.

Aisialdi ekintzaren oinarriak eta bete beharreko orriak hemen deskargatu daitezke. Informazio gehiago jasotzeko aukera dago 693 85 53 12 telefonora deituta edo hezkuntza@aiaraldea.eus helbidera idatzita.   


Kartela (PDF, 787KB)
Oinarriak (PDF; 2,2MB)
Izen-emate orria (PDF, 456KB)