Albisteak

 
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra luzatuko da Euskal Herrian egingo den Euskaraldia ekimeneko '11 egun euskaraz' kanpaina. 'Ahobizi' zein 'Belarriprestak' euskaran murgilduko dira egun horietan hizkuntza ohiturak aldatzeko asmoz. Azaroaren 23an izango da hasiera jaia Urduñan. 17:30ean txupina jaurti eta koreografia emanaldia egingo dute. 18:00etatik aurrera euskaraz jolastu eta abesteko proposamenak luzatuko dituzte hau zein helduentzat Foru plazan bertan.

Horrez gain, azaroan ostiralero zumba saioak izango dira Foru plazan arratsaldez, Izaskun del Cerroren eskutik. Bertan, 17:00etatik aurrera, Euskaraldiko koreografiak landuko dituzte 23rako prest egon daitezen. Izena emateko aukera dago oraindik ere Alondegian edota online, izenematea.euskaraldia.eus gunean. Zalantzak argitu edo gehiago jakiteko saioa deitu dute azaroaren 12rako.

Kartela ikusi (PDF 316KB)