Albisteak

 
RENFEk adierazi du Urduñako tren geltokian irisgarritasun arazoak konpontzeko plana prest duela. Obra burutzeko 600.000 euroko inbertsioa egingo luke. Hala ere, erakundeak ez du zehaztu noiz hasiko diren obrak, aspalditik eskatu dituztenak bai urduñarrek eta bai Bilboko C3 trenbideko erabiltzaileek.

Informazio hori ezagutzera eman du RENFEk, 2016ko azaroaren 2an Diputación Kongresuan EHBilduko bozeramailea den Marian Beitialarrangoitia Lizarraldek erregistratutako galderari erantzuteko.

Amurrion eta Aretan ere

Halaber, garraio erakundeak informatu du gaur egun ADIF bukatzen ari dela Amurrion eta Aretan ere irisgarritasuna hobekuntza lanak egiteko proiektua. Horiez gain, Andoain, Lezo Errenteria, Ordizia eta Urnietarako planak ere prstatzen dabil. ADIF eta RENFE Viajerosek egindako Cercanías sareko Geltokien Planaren helburua da ere Bilbo inguruko Arrigorriaga, Arrankudiaga, Ugao-Miraballes, Barakaldo eta Peñotako geltokietan arazoa konpontzea eta Donosti inguruan Ventas de Irunen, Tolosan, Zumarragan, Beasainen, Hernanin eta Legazpin.