Albisteak

 
Abenduaren 21an izango da Gabonetako Marrazki Lehiaketako sari banaketa aurten. Ostiral horretan Alondegian elkartzeko deia egin die Kultur Arloak partehartzaileei, izan ere, bertaratzen diren eta parte hartu duten guztiek oparia jasoko dute, nahiz eta kategorietako batean ez irabazi. Hitzordua 17:30etik aurrera izango da. Egun horretan haurrentzako ikuskizuna ere egongo da Alondegian.
Sariak jasotzeaz gain, marrazki erakusketari ere hasiera emango diote. Izan ere, lehiaketan parte hartu duten obrak ikusgai egongo dira egun horretatik aurrera urtarrilaren 6ra arte.