Albisteak

 
“Urduña Bono Denda 2018” kanpainaren bitartez Ekonomia Sustatzeko arloak tokiko saltokiak eta ostalaritza bultzatzea du helburu. Ekimen horretan parte hartzeko aukera izango dute merkataritza atalean kokatzen diren saltokiek. Irailaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dute atxikimendu orria Udal Bulegoetan (Zaharra, 2). Horrez gain, informazio saioa egingo da irailaren 11an 14:00etan.

Erosleek urriaren 1etik 31ra izango dute bonuak erabiltzeko aukera. Horiek 10€ ordainduko dute eta 15 euroko bonua jasoko dute. Pertsona bakoitzak gehienez 2 bonu erabili ahalko ditu, aldi berean edo banan-banan. Kanpainaren parte diren saltokiek ikur bat izango dute erakusleihoan edo atean.

Oinarriak eta izena emateko orria (PDF 230KB)