Albisteak

 
Azaroaren 14an 18:30ean Francisco Paneraren “Mentir es encender fuego” eleberriaren aurkezpena egingo dute. Jaun Zuriaren kondairan oinarrituta dago obra eta Urduña zein Gorobelen girotuta dago.Gainera, 22an, asteazkenean, ilustrazio tailerra eta ipuin-kontalaria egongo da 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Ekintza bi saioetan banatuko da, lehenengoa 17:00etan eta bigarrena 18:30ean. Doanekoa izango da baina izena eman beharko da azaroaren 17a baino lehenago liburutegian, 16:30etik 20:30era.