Albisteak

 
Urduñako Hamaika Kale elkarteak asteazkenean, maiatzak 15, irekiko du lehenengoz Orduña Hiria erakusketa aretoa. Antzinako Kultur Etxean kokatuko da, Andra Mari plazan. Ekitaldia 18:00etan hasiko da, eta urduñar guztiak gonbidatu dituzte bertara.

Aurreko hilabeteetan forma eman diote proiektuari auzolanean. Gelak atondu eta gunea prestatu dute  piezak kokatu ahal izateko. Bertan ikusgai egongo da garai bateko urduñako lanbideetatik jasotako material ugari eta baita aurreko mendeko musika instrumentuak edota matrikulak ere. Erakusketa aretoak 8 gela izango ditu.

Kartela (PDF, 318KB)