Albisteak

 
Otsailaren 3an, San Blas egunean, Antiguako Santutegiko antzinako sarrera bat ireki zuten berriro ere, erabiltzaileen irisgarritasuna hobetzeko asmoz. Halaber, bisitariek erabiliko duten aparkalekua ere egokitu dute. Auzolana deitu zuten obren ondoren ingurua garbitzeko eta 10 pertsona inguru bertaratu ziren. Obraren kostea ez dute oraindik kalkulatu baina badakite ordainduko dute hainbat pertsonek Parrokiara egindako dohaitzen bitartez.