Albisteak

 
Uztailaren 1etik eta abuztuaren 31ra arte Urduñako Turismo Bulegoak udako ordutegiarekin irekiko ditu ateak egunero. Astelehenetik igandera, 9:30etatik 14:00ak arte egongo da zabalik eta arratsaldez 16:00etatik 19:30ak arte.

Gainera, udako garaian Urduñako turismo zerbitzuak hiriko Monumentu Multzoa gertutik ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko ditu larunbatero 12:00etatik aurrera. Informazio gehiago eskatzeko aukera dago 945 38 43 84 telefonora deituta edo turismo@urduna.com helbidera idatzita.