Albisteak

 
Barrerillako zuhaitz ilara mozteko lanei heldu die berriz Bizkaiko Foru Aldundiak. Urduñako alkatea BFAko arduradunarekin jarri da harremanetan, haren eskumenean baitago errepide zati hori. BFAk azaldu duenez, segurtasun arrazoiak medio erabaki dute Urduñatik Barrerilla portura doan errepideko zuhaitzak moztea. Proiektua bi fasetan egingo dute. Lehen fasea duela hilabeteak gauzatu zuten, errepidearen alde bateko zuhaitzak moztuz. Gaur, ordea, bigarren faseari heldu diote, gainontzeko zuhaitzak kentzeari, hain zuzen ere. BFAk argitu duenez zuhaitzen sustraiak errepidea inbaditzen zuten. Lanekin amaitzean errepidea asfaltatuko dute. Haatik, udalak errepidea ahalik eta gehien zabaltzeko eskatuko dio Diputazioari, nola oinezko hala txirrindularientzako bazterbide bat egokitzeko.