Albisteak

 
Beste urte batez, uztailean Bibliopiszina udal zerbitzua zabalik egongo da La Muerako igerilekuetan. Etxola, haurrentzako jolas parketik gertu dagoena, zabalik egongo da 16:30etik 19:30era astelehenetik ostiralera. Bertan haurrentzako euskarazko liburuak eta jolasak hartu ahalko dira.

Gainera, egunero, 18:00etan, zuzendutako ekintza batean parte hartzeko aukera izango dute umeek: eskulan saioak, jolasak, ipuin-kontaketak, idazketa tailerrak, etab.  Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzera bideratuta egongo dira ekintza hauek. Helduentzak kiosko zerbitzua ere eskainiko da.