Albisteak

 
Urduñako emakumeen elkarteak, Loraldik, urrian ekingo dio bere ikastaroen denboraldi berriari. Asteazkenero, 16:30etik 18:00era altzarien zaharberritze saioak egingo dituzte (tel. 627 483 502), astearteetan, 16:00etatik 19:30era landuko dute eta ostegunetan 16:30etik 18:00etara informatika (tel. 636 658 312). Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko deitu behar da. Irailaren 19an, gainera, bazkideek batzar orokorrean parte hartuko dute, 17:00etan.