Albisteak

 
Apirilaren 28an ospatuko da dagoeneko ohitura bilakatu den Urduñako azoka agroekologikoa. Aurtengoa 5. edizioa izango da. Bertan baserriko produktu ekologikorik onenak erosteko aukera egongo da Foru plaza inguruan. Elikagaiez gain, material ekologikoekin ekoiztutako arropa eta jantzi birziklatuak ere egongo dira eskura. Egun horretan 10:00etan hasiko da salmentarako epea eta 14:00ak arte egongo da zabalik. Tarte horretan, gainera, hainbat ekintza burutuko dituzte: Lorezaintza tailerrak, okindegi ibiltaria, talo ekologikoak dastatzeko aukera, musika emanaldiak, etab. Horrez gain, 14:30etik aurrera paella ekologikoa bazkaltzeko parada eskainiko dute. Tiketak egunean bertan eta azoka eremuan egongo dira salgai. Informazio gehiago jaso daiteke feriak@urduna.com e-posta helbidean.