Albisteak

 
Beste urte batez, Kolektibo Liboriok poteo musikala diseinatu du hiriko tabernetatik. 7. edizio honetan azaroaren 16tik 24ra izango dira hitzorduak eta, ohikoa denez, oso estilo anitzak bateratuko ditu giro ezinhobean. Azpimarratzekoa da, gainera, talde horrek ere bat egin duela azaroaren 25eko aldarrikapenekin, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunekoekin. Hori dela eta, Berdintasun Arloarekin elkarlanean kontzertu berezia diseinatu du, izan ere, eszenatokian emakumeak bakarrik egongo dira. Hitzordua azaroaren 23an izango da 23:00etatik aurrera Foru plazan. Bertan E&O eta Moonshakers taldeen emanaldiez gozatzeko aukera egongo da. Ekintza guzti hauek burutuko dira Santa Zezilia ospatzeko Urduñan egiten den Musika Astearen baitan.

Kartela ikusi (PDF 260KB)