Albisteak

 
Urriaren bigarren hamabostaldian ospatuko dira Europako Ondare Jardunaldiak. Egitarauaren baitan hiru ekintza egongo dira. Lehena burdinaren inguruko ADRAtanen argazki proiekzioa izango da, urriaren 17tik 31ra turismo bulegoan egongo dena. Bigarrena, urriak 17an, 18an eta 24an eskainiko den "Urduña: burdina, artea eta hiria" bisita gidatua izango da. Hitzaldi ibiltariak 11:30ean aterako dira turismo bulegotik eta urriak 18koa izan ezik, saio denak gazteleraz egingo dira. Bestalde, urriaren 17tik 31ra argazki ginkana bat egingo dute Facebooken, Urduñan burdina duten elementuak iruditan biltzea izango duena xede.