Albisteak

 
Beratzako San Pedro mendian -Amurrio eta Urduña artean- egiten ari diren indusketa kanpaina osatzeko helburuarekin, ate irekien jardunaldia egingo du aurten ere UPV-EHUko arkeologo taldeak. Azaroaren 1ean izango da saioa, jai egunean, 10:00etatik aurrera. Aukera bikaina izango da Gerra Zibileko gudu-zelaian egiten ari diren proiektua gertutik ezagutzu ahal izateko. Egindako aurkikuntzen erakusketa ere egingo dute bisita gidatuez gain.