Albisteak

 
Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Urduñako La Paul auzoan dagoen urmaelean mantentze lanak egiteko jardunaldia egingo direla otsailaren 20an, larunbatean. Hitzordua 9:30ean da, tren geltoki aurrean. Boluntario gisa lagundu nahi duen pertsona orok har dezake parte.
2014ko urrian eraiki zen urmaela bertako anfibioak eta narrastiak laguntzeko. Ekimenaren izena “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” da.
Dagoeneko anfibioak badaudela egiaztatu den espazio honetako hobetze lanak hauek izango dira: espezie egokien landaketak eta urmaelaren inguruan prebentziozko hesi bat jartzea bere babesa sustatzeko.
Ekitaldia Suspergintza Elkarteak antolatu du eta Urduñako Udalaren babesa du. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren laguntza jaso du.

Kartela ikusi (JPG 32KB)