Albisteak

 
Apirilaren 2an Urduña eta Santurtziko lehen sektoreko emakumeak elkartu egingo dira. Topaketa honek omenaldia du helburu, antzinako ohiturak berreskuratuz. Izan ere, Santurtziko sardina saltzaileek eta Urduñako baserritarrek produktuak trukatzen zituzten lehen. Jardunaldia Alondegian egingo da, 12:00etan hasita. Ekitaldia erakusketa batean eta protagonisten testigantzak jasoko dituen solasaldi batean oinarrituko da.

Kartela ikusi (JPG 872KB)