Albisteak

 

Apirilaren 30ean, larunbatean, Tokiko produktuen eta produktu ekologikoen azoka egingo da Foru plazan. Feriak eguerdia bitarte iraungo du. Goizean zehar bertaratzen diren pertsonek, gainera, lorategi tailer batetaz gozatzeko aukera izango dute. Horrez gain, Santa Zezilia bandak kontzertua eskainiko du, eta herriko trikitilariek kaleak girotuko dituzte.

Erraldoien aurkezpena

Bihotza Konpartsak, bere aldetik, bi erraldoi berri aurkeztuko ditu 12:00etan. 12:30ean, berriz, erraldoi eta buruhandiekin kalejira egingo dute, eta 17:00etan haurrentzako jolasak egongo dira. Halaber, magia ikuskizun bat prestatu dute. Egitaraua 20:00etan bukatuko da txistorrada batekin, eta 21:00etan jaurtiko duten amaierako trakarekin.