Albisteak

 

Ostiralean aurkeztuko da 2016ko Otxomaio jaietako egitaraua. Jai Batzordeak, Urduñako 19 kirol eta kultur elkarterekin batera ekintza ugari prestatu ditu maiatzaren lehendabiziko bi asteburuetarako.

Kontzertuei dagokienean ETS (En Tol Sarmiento) eta O'Funk'illo taldeak izango dira nagusienak. Haiekin batera taularatuko dira egun ezberdinetan "Ingo al deu?" erromeria, Hotza, Remember night Dj, Kosmos, Akerbeltz eta Dj Juanma, Wusby eta L-Trapy.

Urduñako abesbatzak eta musika bandak ere emanaldi bereziak eskainiko dituzte. Urduñako Oilarrak eta Getxa Goi txistulari taldeak, bestalde, kantu kalejira egingo dute. Haurrek ere izango dute musikaz gozatzeko aukera, On diskofesta egongo baita umeen egunean.

Kale animazioetan musika eta giroa zabaltzeaz Ttek eta Akelarre elektrotxarangak zein  Haizedoinu taldea arduratuko dira.