Albisteak

 
Mikel Deuna kaleko festak ospatuko dituzte larunbat honetan. Horretarako, egun osoko egitaraua osatu dute bizilagunek. Jaia 11:00etan hasiko da txupina jaurtiketarekin. Ekitaldien artean trikipoteoa, argazki herrikoia, auzokideen bazkaira, mus txapelketa, umeentzako jokoak, txokoolatada, igel eta txapel-jaurtitze lehiaketa eta parrillada daude. Kontzertuak ere izango dira, Placton taldeak eta Dj Mikel Deunak girotuko baitute gaua. 1:00etan, berriz, galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa egongo da.  .