Albisteak

 
Iraileko lehenengo asteburuan ospatuko dira Koroatze jaiak. Ostiral eta larunbatean Urdufolk ekimenaren baitan kontzertuak egongo dira 20:30etatik aurrera. Larunbatean, berriz, marmitako eta bolo txapelketak izango dira nagusi. Goizean zehar gaztelu puzgarriak egongo dira Foru plazan, eta arratsaldean apar festa. Frontoian, berriz, pilota partidak egingo dituzte. Kale-antzerkia ere egongo da Gernika plazan 18:30ean. Igande goizean, erraldoien kalejira eta euskal kanten bigarren topaketa izango dira protagonista. Arratsaldean, ordea, dantzaplazarekin agurtuko dituzte jaiak.

Egitaraua ikusi (PDF 92KB)