Albisteak

 
Urduñako merkatariek eta udalak, ACCOR elkartearekin batera, irailaren 20an ospatuko dute aukeren merkatua. Aurreratu dutenez, hamarnaka dendek hartuko dute parte. Sektoreen artean jantzigintza, optika, zapatagintza, bitxigintza... daude. Azoka 10:00etatik 14:00ak arte egongo da zabalik Foru plazan. Merkatuaz gain umeentzako ekintzak eta girotzeko musika egongo dira. Gainera, ferian zehar erosketak egiten dituztenen artean deskontu bonoak zozketatuko dituzte.

Kartela ikusi (JPG 84KB)