Albisteak

 

Arbietoko edukiontzi batean abandonatutako hamar txakurkume jaioberri topatu zituzten abenduaren 31an. Bi hil diren arren, Urduñako hainbat biztanleen laguntzari eta Indar Araba animalien babeserako elkartearen lanari esker txakurrak dagoeneko hiriko hainbat etxeetan daude, onik eta adopzioaren zain.

Urduñako Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten ditu animalien abandonuarekin zerikusia duten ekintza guztiak, legez zigortuta daudenak. Halaber, gogorarazi nahi du animaliekiko egiten diren tratu txarrak gaur egun ere arazo larria direla.

Baten batek txakurretako bat adoptatu nahiko balu, Indar Araba elkartearekin kontaktatu behar du, 610 27 64 74 telefonoaren bitartez, indararaba@gmail.com helbidean edo gunean bertan, Eskartegi, 5 (Altube). Animaliak txertoekin eta irantzita entregatuko dira, derrigorrezkoa den txipaz gain.