Albisteak

 
Kartela ikusi (PDF 264KB) 

Aurten, Euskara Plazara programaren barruan tailer eta jolas desberdinak eskeiniko dira. Era horretan, umeen eta gurasoen parte-hartzea bultzatu nahi da batetik, eta arte diziplina desberdinak ezagutarazi, bestetik. Horrela bada, besteren artean, perkusio afrikarraren saio bat izango da, edota mota desberdinetako tailerrak: musika-tresnena, graffiti tailerra, euskal kantuena, dantzak, eta zirko eta malabare tailerrak eta abar. Ekintza guztiak ostiraletan 17:30ean izango dira.