Albisteak

 
2015 amaieratik hona hainbat garbiketa lan egin dira Aduanan, izan ere, eraikina zikina eta kaltetua zegoen. Horrez gain, bertan pilatutako materiala udal espazio ezberdinetara bideratu da, Alondegira, Biltegira edo Edadetuen egoitzara, kasu. Aurrera begira, ekintzaile posibleekin negoziazioari ekin asmoz, udalak bideragarritasun ekonomikoa aztertuko du orain Magma Hospitality Consulting enpresarekin. Hala merkatua, edifizioaren potentzialitatea hotel edo bainuetxe gisa, gastuak... aztertuko dituzte. Helburua udalak eraikinagatik eska lezakeen kanona zehaztea da. Ikerketa martxorako egongo da bukatuta. Hurrengo pausoa interesa duten pertsonak topatzea izango da, ondoren lizitazioari ekiteko.