Albisteak

 
Urriaren 1etik aurrera  kaleak hartuko ditu "Urduña Bono Denda" kanpainaren lehen edizioak, horretarako, 1050 bono egongo dira eskuragarri. Bonoetako bat erosten duenak 10€ ordaindu beharko ditu nahiz eta bonoak 15€-ko balioa izan; 5€ gehigarri horiek Udalak jarriko ditu. Horrela, pertsona bakoitzak gehienez ere bi bono erosi edota erabili ahal izango ditu, bakoitza bere aldetik edota biak batera. Kanpainarekin bat egin duten saltokietan eros edo erabil daitezke bonoak, denda horiek  kartel identifikagarri bat erakutsiko dute ekimenak dirauen bitartean; kanpaina honen helburua herriko merkataritza bultzatzea da.